[ Zerbitzuak ]
Birziklak eskaintzen dituen zerbitzuak
Birziklaren jarduera nagusia inprimaketako kartutxoak -inkjet/tinta nahiz laser/tonerrak- birziklatzea (birrerabiltzea) da. Horretaz gain, inprimaketako zerbitzu orokor bat eskaini nahi dio Birziklak bezeroari; ildo horretatik, honako zerbitzu hauek guztiak eskaintzen ditu:
- Inprimaketako hondakinak bildu eta kudeatzea.
- Zerbitzu teknikoa -inprimagailuen mantenimendua eta konponketa..
- Inprimatzeko beharrezkoa den material ororen salmenta (inprimagailuak, birziklatutako kontsumigarriak, paper birziklatua,.).
Eskaintzen ditugun zerbitzuek merkatuko sektore guztietara iritsi nahi dute (industria, administrazioa, zerbitzuak, irakaskuntza, osasuna,.), eta bezeroaren etxean bertan eskaintzen dira, bilketak eta entregak geuk egiten baititugu.
Baina partikularren eskura ere egon nahi genuke; horregatik, herritarrak Andramari kaleko 9an (La Salle ikastetxe parean) dagoen dendan utz ditzake kartutxo erabiliak. Kartutxo originalaren kalitate bera dute kartutxo birziklatuek, eta prezioan alde nabarmena dago (% 50 merkeagoa izan daiteke kartutxo birziklatua).
Bestalde, ordutegi zabaleko hainbat lekutan eros daitezke kartutxoak:
- Udaletxeak.
- Eskolak.
- Liburutegiak.
- Kiroldegiak.
- Birzikla denda.
Edukiontzi laranjak ipini ditu Sasietak horretarako. Ingurumenaren izenean, erabil ditzagun bada, kartutxoen edukiontzi laranjak.