[ Lege Oharra ]
Web-gune honen legezko alderdiak
1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK.
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako informatzeko betebeharrari erantzunez, honako datu hauek emango dira jarraian:
Web-gune honen enpresa titularra BIRZIKLA.NET da. Helbidea: Andra Mari 9, 20200 Beasain, Gipuzkoa. IFK: 72440138M. Harremanetarako posta elektronikoa: info@birzikla.net.
2. JABETZA INTELEKTUALA ETA IDUSTRIALA.
BIRZIKLA.NET, berez edo emaile gisa, bere web-orrien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita orri horietan dauden elementu eta diseinu guztiena ere. Eskubide guztiak erreserbatuta ditu. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, debekatuta dago edukia erreproduzitzea eta banatzea BIRZIKLA.NETen berariazko baimenik gabe. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du BIRZIKLA.NETenak diren Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko. Web-guneetako elementuak ikusi, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean nahiz beste edozein euskarri fisikotan gorde ahal izango ditu, betiere, norberaren erabilera pribaturako bakarrik bada.
3. ALDAKETAK.
BIRZIKLA.NETek erreserbatuta dauka bere web-guneetan bidezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta ez dauka zertan aurrez ohartarazi. Halaber, edukiak, prezioak eta web orriaren bidez ematen diren zerbitzuak, bai eta horiek web-gunean aurkezteko edo kokatzeko modua ere, aldatu, kendu edo erants ditzake.
4. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.
BIRZIKLA.NETen eta ERABILTZAILEAREN arteko harremanak indarrean dagoen espainiar araudiaren araberakoa izan behar du, eta eztabaidarik badago, Donostiako Epaitegi eta Auzitegietan ebatzi beharko da.